Larunbatean, Herri Lasterketa
Datorren larunbatean, hilak 16, Herri Lasterketa egingo da herrian. Arratsaldeko 15:00etatik lasterkariek hartuko dute herria. Animatu eta eman izena www.herrikrossa.com
Larunbatean, hilak 16, Zumaiako Herri Lasterketaren XXIX. edizioa izango da. Izena eman nahi duenak, oraindik ere badu aukera www.herrikrossa.com helbidean edo Lubaki kiroldegian. Lasterketa egunean bertan ere izango dute lasterkariek izena emateko (lasterketa patinetan egingo dutenak, salbu). Aurten, lasterketak Beheko Plazan hasiko dira.
Lehenengo, umeen txanda izango da. 15:00etatik hasita, haur bakoitzak bere adinari dagokion lasterketan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, aurrez, ikastetxean edo egunean bertan izena eman beharko da.
15:00etan: Alebinak, 1.100 metro
15:15 ean: Infantilak eta kadeteak, 2.200 metro
15:30ean: Benjaminak, 300 metro.
15:35: Aurrebenjaminak, 300 metro (heldu batek hartu beharko du parte haur bakoitzarekin)
16:00etan, patinen gainean
16:00etan, lasterketa patinen gainean egin nahi dutenen txanda izango da. Lasterketa honetan 3 kilometroko 4 buelta egin beharko dira, guztira, beraz, 12 kilometro inguru. Beheko Plazan hasiko da ibilbidea, handik, txikierdiko biribilgunean buelta hemen, eta kiroldegi paretik Txomin Agirre kaian barrena, Arranpla ingurura arte, eta handik Erribera kalera joango dira. 3 kilometroko ibilbide horri 4 buelta eman beharko dizkiote parte hartzaileek. Izena emateko epea ostiralean bukatuko da kasu honetan. Hau da, ezingo da egunean bertan izena eman.
Lasterketa honetan, abiadura handian ibiliko dira parte hartzaileak, eta Zumaiako Udalak, lasterketa ikustera joango direnei, tentuz ibiltzeko eskatzen die. Hau da, Lasterketako ibilibean ez sartzeko, eta ibilbidearen ertzetan ere adi egoteko eskatzen du.
Lasteketa nagusia, aukeran
17:00etan, lasterketa nagusiari emango zaio hasiera (arauak ikusteko klikatu hemen ). Lasterka egitea sustatzeko asmotan, aurten, bi ibilbide jarri dituzte aukeran. Bata, 5.700 metrokoa eta, bestea, 10.200 metrokoa.
Sari banaketa 18:30etan izango da.
Oharrak
Parte hartzaileentzako dutxa eta aldagelak Itsaskiroldegian izango dira.
Kirol Patronatuak, eskerrak eman nahi dizkie Zumea elkarteari eta txirrindularitza taldeari lasterketaren antolaketan emandako laguntzagatik.



