Larunbatean, hilak 14, berriro egingo da haurren argazki rallya

2014/06/10

Aurreko larunbatean zen heldu eta haurren argazki rallya egitekoa. Helduena egin zen, baina haurren parte hartze txikia ikusirik, datorren larunbatean bigarren deialdia egiten du Zumaiako Udalak. Hortaz, Ekainaren 14an, larunbatean, 8-16 urte bitarteko Zumaiarrek Argazki Rallyan parte hartzeko aukera izango dute.

 

Hona hemen ezaugarriak:

 

·         Gaia: Urola itsasadarra, Kontserbazio Bereziko Eremua.

·         Argazkiak ateratzeko eremua: Zumaiako herrigunea.

·         Saria: Bilduma onenari, argazki kamara digitala.

·         Izen-ematea: Ekainaren 14a arte, 943 14 31 00 telefonora deituz eta Ekainaren 14an bertan 10.00etatik 11.00etara, Algorri Interpretazio Zentroan.

·         Modalitatea: Aragazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.

·         Argazki txartelaren deskarga: Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu nahi dituen 6 argazkiak aukeratuko ditu eta Algorri Interpretazio Zentroan deskargatuko ditu 12.30tatik 13.30tara.

·         Epaimahaia: Zumaiako Udalaren Ingurumen Departamentuak izendatuko du.