Larunbatean jarriko da abian Ardantzabideko konpostagunea

2013/05/16

Ardantzabidekoarekin 6 auzo-konpostgune daude dagoeneko Zumaian, eta 106 familia izen emanda. Datorren larunbata maiatzaren 18an, goizeko 10:00etan, abian jarriko da gune hori, Ardantzabiden konposta egiteko izen emanda dauden auzotarrekin egingo den bileraren bitartez. Konpostatzen hasiko diren auzotarrek, dagoeneko, egina dute konpostatzen hasteko ikastaroa. Ekimen horri buruzko informazioa nahi duen edonor, larunbatean gunera hurbil daiteke, goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, eta izen emateko aukera ere izango da bertan. Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du, auzo konpostatzea egiteak hondakinen tasan %20ko hobaria duela.