Larunbatean jokatu zen XXXV. Arrain Txiki Lehiaketa
Anade elkarteak antolatutako txapelketan Zumaiako infantil mailako hainbat haurrek hartu zuten parte
Larunbat arratsaldean Zumaiako uretan jokatutako XXXV. Arrain Txiki Lehiaketan herriko hainbat haurrek hartu zuten parte. Amaitutakoan sari banaketa ere izan zen, eta Anade elkarteko haurrek eraman zituzten onenak.
Infantilen "B" mailan (txikienak) Gorka Segurola izan zen garaile 425 gramorekin, eta podiuma Iñaki Espillak eta Imanol Barruetabeñak osatu zuten 377 eta 268 gramorekin, hurrenez hurren.
Infantilen "A" mailan berriz, Gorka Zumeaga nagusitu zen 2.388 gramorekin. Andoni Juaristi izan zen bigarrena 2.262rekin, eta Ainhoa Lopez hirugarren 1.089rekin. Pieza handiena Gorka beraren 705 gramoko korrokoia izan zen eta txikiena Aitor Segurolaren 2 gramoko kabuxa. Azkenik, loterik onenaren saria Andoni Juaristiri eman zioten.



