Larunbatean, martxoak 15, Zuhaitz Eguna
Urtero egin ohi den bezala, larunbatean, martxoak 15, Zuhaitz eguna antolatu da. 12:00etan Ignazio Zuloaga plazan elkartuko dira egun horretan parte hartu nahi dutenak. Handik Basusta ingurura joango dira oinaz, eta 12:30ak aldera, araztegi inguruan bertako ezpezie desberdinetako zuhaitzak landatuko dira. Ondoren, mokadutxoa izango da (edaria norberak ematea aholkatzen da, hondakinak murrizte aldera), eta 14:00ak aldera ekimenari bukaera emango zaio. Informazio gehiagorako, Algorri interpretazio zentroarekin jarri behar da harremanetan(helbidea: Juan Belmonte 21; Telefonoa: 943143100; e-posta: info@algorri.eu)



