Larunbatean Oikiko Sanbartolomeak direla-eta autobus zerbitzu bereziak izango dira

2012/08/23

Gaur bertan hasiko dira Oikiko Sanbartolomeak bertso afariarekin, eta datorren asteartera arte luzatuko dira festak. Festak direla eta, Zumaiako Udalak autobus zerbitzu bereziak jarri ditu larunbaterako. Egun horretan, ohiko autobus zerbitzuaz gain, Zumaiatik Oikira 18:00etan eta 22:00etan irtengo dira autobusak (Kabi aurretik). Oikitik Zumaiarako zerbitzu bereziak, berriz, 21:30etan eta 04:00etan izango dira.