Larunbatean outlet azoka jarriko dute dendari batzuek

2011/08/17

Orain aste batzuk egin zen outlet azokaren azken eguna bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren ondorioz, eta egun hori berreskuratzo larunbatean berriro aterako dira kalera merkatari batzuek. Amaia plazan jarriko dituzten euren postuak, 10:00etatik 20:00etara.