Larunbatean, uztailak 25, ez da autobusik sartuko herrigunera
Datorren larunbatean, uztailak 25, ARC 2 eta ARC 1mailako traineru estropadak jokatuko dira 12:00etan eta 18:00etan Zumaian. Hori dela eta, Txomin Agirre kaian ez da autobusik sartuko. Hau da, Zumaia eta Donostia arteko autobus zerbitzuek ere Pantxita Etxezarretan egingo dituzte geldialdiak.



