Larunbatean, Zuhaitz Eguna

2012/02/22

12:00etan abiatuta, herritarrek zuhaitzak landatzeko aukera izango dute.

 

Datorren larunbatean, otsailaren 25ean, Zuhaitz Eguna ospatuko da Zumaian. Horretarako, eguerdiko 12:00tan Ignazio Zuloaga plazan elkartuko gara eta, trikitilarien laguntzarekin, Foronda aldera abiatuko gara. Bertan, hainbat zuhaitz landatuko dira herritarren laguntzarekin. Amaieran mokadutxoa banatuko da, parte-hartzea eskertuz.

Aurtengo berrikuntza izango da Zumaiako Musika Eskolako kideek ekintza girotuko dutela. Norberak bere edaria eramateko eskaria luzatzen da, hondakinen sorrera murrizteko helburuarekin.

Ingurumenaren alde egitea denon ardura delako, animatu eta parte hartu!