Larunbatean, zuhaitz eguna
Martxoaren 16an, larunbatean, Zumaiako Zuhaitz Eguna ospatuko da Bedua inguruan. Udalaren helburua inguru horren berezko landaretza berreskuratzea da, eta, horretarako, bertako espezieen landaketa egiteko gonbitea luzatzen zaie adin guztietako herritarrei. Eguerdiko 12:00etan Ignazio Zuloaga plazan elkartuko eta Bedua aldera abiatuko dira parte hartzaileak, oinez. Bertan, hainbat zuhaitz landatuko dira herritarren laguntzarekin. Espezie guztiak bertako landareak izango dira, eta bertako hazitik jaiotakoak. Amaieran mokadutxoa banatuko da, bertaratu diren partehartzea eskertzeko asmoarekin. Norberak bere edaria eramateko eskaria luzatzen da, hondakinen sorrera murrizteko helburuarekin. Ingurumenaren alde egitea denon ardura delako, animatu eta parte hartu!



