Larunbatean Zuhaitz Eguna izango da
Zuhaitzek eta basoek duten garrantziaz ohartarazteko ospatzen da egun hori
Larunbatean, hilak 12, Zumaiako herritar guztiak zuhaitz landaketak egitera gonbidatuta daude, herrigunetik oso gertu dagoen eremu batean. Zumaiako Udaleko Ingurumen sailak antolatu du irteera, eta Ignazio Zuloaga plazan elkartuko dira eguerdiko 12:00etan, irteeran parte hartu nahi dutenak. Trikitilarien laguntzarekin Foronda aldera abiatu, eta 12:30tan, zuhaitz espezie ezberdinak landatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Bertan izango den basozainaren azalpenak jarraituz, bertako espezieen landaketa burutuko da, haur zein helduen parte-hartzearekin. Herriko naturgune horretara hurbildu eta aurreko urteetan landatutako zuhaitzen jarraipena ere egin ahal izango da. Amaieran, mokadutxoa banatuko da parte-hartzaileen artean, eta hondakinak murrizte aldera bakoitzak bere kantinplora ekartzea gomendatzen da.
Landatuko diren landareen zerrenda:
1. Arte – Encina – Quercus ilex
2. Artelatz – Alcornoque - Quercus suber
3. Haritz – Roble comun – Quercus robur
4. Urki – Abedul – Betula sp.
5. Astigar txiki – Arce menor - Acer campestre
6. Astigar zuri – Arce falso platano – Acer pseudoplatanus
7. Hostrabeltza – Aladierno – Rhamnus alaternus
8. Erramu, Ereinotza – Laurel – Laurus nobilis
9. Kurpitz – Madroño – Arbutus unedo
10. Keretxo, Gartxo – Labiernago – Phillyrea latifolia
11. Ametz – Roble pirenaico - Quercus pyrenaica
12. Pago – Haya - Fagus sylvatica
13. Gerezi – Cerezo – Prunus avium
14. Aran gorri – Ciruelo rojo – Prunus cerasifera pisard
15. Elorri beltza – Espino negro – Prunus spinosa
16. Elorri zuria – Crataegus monogyna
17. Kotoneaster



