Larunbateko Olarro Egunerako dena prest

2012/09/10

Olarro Eguna iritsi aurretik, ostegunean, hilak 13, 'Zumaia eta Olagarroa' liburuaren aurkezpena egingo da 19:00etan, Alondegian. Herri bazkarirako txartelak eta kamisetak salgai dira turismo bulegoan.

 

Datorren larunbatean, hilak 15, ospatuko da aurtengo Olarro Eguna Zumaian. Egun horretarako, ekitaldi eta ekimen ugari antolatu ditu Zumaiako Udalak. Egun horren aurretik, ordea, motorrak berotzen hasteko, ostegunean Zumaia eta Olagarroa liburua aurkeztuko da, 19:00etan Alondegian.

 

Batel estropada

Batel estropadan parte hartu nahi duten herritarren asteazkenera arteko epea izango dute izena emateko. Oraindik izena eman ez, baina parte hartzeko interesa dutenek, turismo bulegotik pasatu eta izen emate orria bete beharko dute. Ondoren, asteazkenean bertan (hilak 12), 19:00etan gaztetxoekin, eta 19:30etan helduekin bilerak egingo dira. Ezinbestekoa da talde bakoitzeko arduradun bat bilerara joatea. Bilera horretan banatuko dira dortsalak ere.  

 

Herri bazkaria

Herri bazkarirako txartelak eta kamisetak ere salgai dira dagoeneko turismo bulegoan. Kamisetak 8 euro balio dute eta herri bazkarirako txartelek 8  euro helduenak eta 5 euro haurrenak.  

 

Argazki rallya

Zumaiako Udalak eta Distira argazki elkarteak elkarlanean, aurten ere argazki rallya antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek, egunean bertan 8:30etatik 9:30etara bitartean eman beharko dute izena turismo bulegoan, eta 5 euro ordaindu beharko dira unean bertan.

 

Egitaraua

Irailak 13, osteguna

19:00etan: Zumaia eta olagarroa liburuaren aurkezpena, Alondegian.

 

Irailak 15, larunbata

09:00etan: Diana txistulariekin.

Goiz partean, VII. Argazki Rallya. Izen-ematea 08:30etatik 09:30etara, turismo bulegoan.

10:00etatik 13:30era: Sukaldariak lanean Eusebio gurrutxaga plazan. Lehiaketa gastronomikoa, herriko elkarte eta kosdrilen artean.

10:30etatik 14:30era: Elikagaien azoka jaki eta edari dastaketarekin Eusebio Gurrutxaga plazan. 

11:00etatik 13:30era: Haur eta gaztetxoentzat aintzinako jolasak Gernika parkean, Itsas gain elkarteak antolatuta.

11:00etatik 14:00etara: Ateak zabalik kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.

11:15ean: Hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.

11:30ean: Koadrilen arteko batel-estropada. Olarro Eguneko VI. bandera Aita Mari arraun elkarteak antolatuta.

Ordu berean, 'Batel eroak' batel elkartearen erakustaldia Gernika parkean.

 11:30etatik 13:00etara: Irrati-kontrol bidezko ontziekin saioak Zumaia nautika elkarteak antolatuta, Moilaberriko zubiaren eta zubi txikiaren artean.

12:00etan: Beheko plaza abesbatzaren saioak herrian.

13:30ean: Lehiaketa gastronomikokoepaia eta sari-banaketa.

Goiz partean, Olagarro zopa txosnetan. Estropada eremuan kokatuko den txosnan brotxetak banatuko dira.

14:30ean: Herri bazkaria, Eusebio Gurutxaga plazan.

17:00etan: Itsas kiroldegi paretik Txomin Agirre kairainokoadrilen arteko batel estropada. Olarro Eguneko VI. bandera. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera. Emakumeen partaidetza bereziki saritua izango da.

Ordu berean kukaina eta uretako jokoak arranpa parean, Itsas-gain elkarteak antolatuta.

17:00etatik 20:00etara: Ateak zabalik kofradian arrainen benta aretoa ikusteko.

17:30etatik 19:30etara: Irrati-kontrolbidezko ontziekin saioak Zumaia nautika elkarteak antolatuta, Moilaberriko zubiaren eta zubi txikiaren artean.

18:30etatik aurrera: Olagarro brotxetak eta sagardoa txosnetan.

Ordu berean, Zumaiako kantuzaleak taldearen kalejira. 

19:30ean: Zumaiako Astindu Dantza taldeak gonbidatuta, Getariako konpartsaren Bollywood ikuskizuna, kaleetan zehar ( Ondartxo plazan hasi eta Eusebio Gurrutxaga plazan bukatu).

22:30etatik 02:00atara: Disko festa Jon DJarekin, kofradian.