Larunbatetik aurrera turismo bulegoan egongo dira salgai Go!azen antzerki emanaldiaren sarrerak
Abenduaren 1a bitartean Alondegiako lehen solairuko bulegoetan eskuratu ahal izango dira 11:00-13:00 bitartean eta abenduaren 2tik aurrera, turismo bulegoan egongo dira salgai ohiko ordutegian.
Datorren abenduaren 23an 7 urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzendutako Go!azen antzezlana eskainiko da Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian. Antzerkiak duen arrakasta dela eta, iaz egin bezala, Udalak bi saio antolatzea erabaki du, 17:30ean bata eta 19:30ean bestea. Gainera, aurten, berrikuntza gisa, bigarren saioaren ostean argazki txokoa egingo da antzezle eta haurrekin, hau da, umeek aktoreekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.
Oraindik sarrera ugari gelditzen dira, bereziki bigarren saiorako, horrenbestez, interesdunek Alondegia Kultur Etxeko bulegoetan eskuratu ahal izango dituzte ostirala arte (abenduak 1) 11:00etatik 13:00etara. Larunbatetik aurrera, aldiz, turismo bulegoan egongo dira salgai,guztiak agortu arte. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu eta bakoitzaren prezioa 6€koa izango da.
Turismo bulegoko ordutegia:
- Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
- Igandean: 10:00-14:00
- Itxita: igande arratsalde eta astelehenak



