Laster dira hemen Santelmoak

2016/03/22

Aurten apirilak 1-10 bitartean ospatuko dira Santelmoak, hemen egitarau osoa

OSTIRALA 1

19:00 Kofradian hasita San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kantu kalejira

22:30 Aita Marin bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Unai Manterola

22:30 Txosna eremuan kontzertuak: The Sinbusters, Salda Mr. Dubbin


LARUNBATA 2

11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira

12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian Jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Musika Eskolako trikitilarien saioak.

12:15  Sambatuak batukada kalejira.

13:00 Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.

Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Incansables txaranga

14:30 Torreberrin, herri bazkaria.

Arratsaldean elektrotxarangaren kalejira

18:00 Odietan Sardina Frexkue haurrentzat jaialdia (eguraldi txarrarekin Aita Marin)

18:30 Erriberan hasita Incansables txaranga

22:30 Txosna eremuan, kontzertuak: Nekez, Voltaia, Sumisión City Blues

22:30 Kofradian, Bide Batez taldearekin dantzaldia


IGANDEA 3

11:30 Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.

11:00-14:00 Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XVIII. Scalextric txapelketa

11:30 Maddalen eta Jagoba  trikitilariak

12:00 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.

Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak.

12:30 Trikitxas bikotearen kalejira

17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak

17:00-19:00 Oxforden Scalextric saio gehiago

18:00 Trikitxas bikotearen kalejira

18:30 Plazan hasita, Beti Jai Fanfarrea

19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Tarumba perkusio kalejira

22:30 Txosna eremuan kontzertua: Guri 5!

22:30 Danborrada Berezia

22:30 Kofradian, dantzaldia Drindots taldearekin

Gauerdian Kofradian Bandera igotzea Milagros Urbieta arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.

Danborrada amaitutakoan berbena  Drindots taldearekin Kofradiako plazan

 

ASTELEHENA 4, SAN TELMO EGUNA

10:00 Alkate-soinua udaletxe aurretik parrokiara.

10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara

10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.

12:00 Ondartxon hasita Joxe Mendizabalekin kantu-kalejira

12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Gorritiren saioa.

16:30 Ondartxo plazan Kulkirekin haurrentzat jolasak

17:00 Odieta pilotalekuan, pilota partiduak

18:00  Iraunkorrak txaranga Plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar

19:00 Dantzaldia Kofradian,  Lotxo taldearekin

22:30 Lotxo taldearen bigarren emanaldia Kofradian

 

OSTIRALA 8

18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta,.

20:00 Komentuan Kontzertua

Beheko Plaza Abesbatza (Zumaia) eta Cor Indika (L´Escala-Girona)

22:30 Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin

 

LARUNBATA 9

11:30 Haur jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.

Bertan Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilarien saioaren hasiera.

Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XV. Lehiaketa.

Ekitaldia alaitzeko Laja II eta Jon Elustondo trikitilariak

12:00 Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Cor Indika abesbatzen saioa

12:30 Odietan enbor-mozte ikuskizuna: Los Picadores de la Val d´Echo

14:30 Txosna eremuan, bazkaria

17:30 Eusebio Gurrutxagan, haurrentzat zirko tailerra eta txokolate-jana

18:30 Jainekin txaranga

22:30 Txosna eremuan, kontzertuak: La Inkilina, McOnak, Tajon Prieto y los Huajalotes

22:30 Kofradian Arima Eroa disko festa.

 

IGANDEA 10

 9:30 Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira herrian zehar.

12:00 Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa

Ordu berean  The Joselontxos txaranga

Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera

17:00 Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Tomaxen Abenturak: Festara!!!

18:00 Trainerillen estropadak, XXXIII. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako IV. estropada.

18:00  The Joselontxos txaranga

19:00 Kofradian, erromeria Obaneuke taldearekin

22:30 Obaneuke taldearen bigarren saioa

Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.