Lau eskutara literatura ikastaroa eskainiko du Zumaiako Udalak, Txakur Gorria Kolektiboaren eskutik

2019/01/10
Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere literatura ikastaroa antolatu du Euskara Zerbitzuak, baina oraingoan gidaritza ez du idazle batek eramango talde batek baizik, Txakur Gorria kolektiboak hain zuzen ere. Otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo da ikastaroa, Alondegia kultur etxean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere literatura ikastaroa antolatu du Euskara Zerbitzuak, baina oraingoan gidaritza ez du idazle batek eramango. Txakur gorriak taldearen eskutik emango da aurtengoa,  autosorkuntzarako, autoediziorako eta autoekoizpenerako sortu zuten Txakur Gorria kolektiboa duela bi urte inguru eta bertako kide diren Nerea Ibarzabalek eta Ane Labakak emango dute tailerra, “lau eskutara” izenburupean. Idazle gazteen kolektibo honek, bestelako ikuspegia emango dio aurtengo literatura ikastaroari, gazteagoa, freskoagoa.

Ikastaroa larunbatetan egingo da, otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an, Alondegia kultur etxean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean.

Matrikula egiteko 20 euro ordaindu eta izena urtarrilaren 11tik 25era eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskara@zumaia.eus edota euskaratxapan@zumaia.eus  helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da.