Lehen Laguntza eta Ur Sorospen ikastaroa egingo da Zumaian
Aurreko urteetan bezala, Gurutze Gorriak gidatuko du eta martxoaren 5etik apirilaren 11a arte eskainiko da.
Gurutze Gorriak Lehen Laguntza eta Ur Sorospeneko ikastaroa eskainiko du Zumaian. Guztira, ehun ordu izango ditu ikastaroak eta martxoaren 5ean hasi apirilaren 11a arte luzatuko da. Saioak Zumaiako Lubaki kiroldegian eskainiko dira, asteburuetan.
Prestakuntza hau ur sorosle moduan lan egiteko beharrezkoa da. Plazak mugatuak izango dira eta izen-emate edo informazio gehiagorako Gurutze Gorrira deitu dezakete interesatuek: 943 22 22 22 zenbakira.



