Lehiakortasun Diagnostikoaren emaitza nagusiak ezagutzera emango dira

2011/06/23

Gaur, ekainak 23, egingo da Udal Elkartearen egoitzan enpresen topaketa hori.

Gaur, ekainak 23,  eskualdeko enpresen topaketa bat ospatuko da Udal Elkartearen egoitzan, eskualdeko ehun enpresa baino gehiagori egindako elkarrizketei esker burutu den Urola Kostako Lehiakortasun Diagnostikoaren emaitza nagusiak ezagutzera emateko.

Halaber, Talleres Argote-JAS Magnetics enpresaren parte hartzea izango dugu. Honek, Urola Kostako Udal Elkarteak bultzatu duen 2010eko Lehiakortasun Planaren esparruan aurrera eramandako hobekuntza proiektuaren esperientzia erreal bat ezagutaraziko digu.

Bestalde, Udal Elkarteak, eskualdeko enpresei euren lehiakortasun hobetzen laguntzen jarraitzeko, Urola Kostako Enpresen Lehiakortasun Planaren hurrengo urratsak jakinaraziko ditu.

Noiz: 2011ko ekainaren 23an, osteguna

Iraupena: 19:00 – 20:30

Non: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, 20800, Zarautz)

Jardunaldira etortzeko interesik baduzu, bidal iezaguzu e-posta bat edota deitu 943 89 08 08 telefonora.

Argibideak eta izen-ematea:

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresei zerbitzuak

Tel. 943890808

enpresak@urolakosta.org