Liburutegia, azterketa garaian etenik gabe irekita
Ikasleentzat azterketa garaia heldu da, eta hori jakinik, helduen liburutegiak ordutegi berezia jarriko du abian maiatzaren 2tik ekainaren 28a bitartean. Goizeko 9:30etatik 20:00ak bitartean etenik gabe izango da irekita herritarrei zerbitzua eskaintzen.



