Liburutegian udako ordutegia izango da irailera bitartean
Helduen eta haurren liburutegiek ordutegi jarraiak izango dituzte.
Zumaiako liburutegiak udako ordutegia izango du hemendik eta irailera bitartean. Haurren zein helduen liburutegiek ordutegi jarraia izango dute. Haurren liburutegiaren kasuan, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute.
Helduen liburutegiari dagokionez, astean zehar 9:00etatik 15:00retara egongo da zabalik, baina baita astearte eta ostegun arratsaldeetan ere, 17:00etatik 19:00etara.



