Liburutegiaren udako ordutegia
San pedro bezperan 13:00etan itxiko da, eta 29 eta 30ean itxita izango da.
Zumaiako liburutegiak udako ordutegia izango du uztailaren 1etik aurrera. Hala ere, San Pedro festak direla-eta, datorren astean ere aldaketan izango dira. Hala, ekainaren 28an, 13:00etan itxiko da, eta 29 eta 30ean ere itxita izango da. Uztailaren 1ean irekiko dute berriro, eta orduan udako ordutegiarekin funtzionatuko du irailaren 8a arte. Hona hemen epe horretako ordutegia:
Helduen liburutegia
Astelehenetik Ostiralera 9:00etatik 15:00etara irekita.
Astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere bai; 17:00etatik 19:00etara.
Haurren liburutegia
Astelehenetik Ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere bai; 17:00etatik 19:00etara.



