Liburutegiaren udako ordutegia

2013/06/26

Liburutegiak uda garaian ordutegi ezberdina izango du. Hala, Sanpedroetako festa egunetan hasiko dira aldaketak. Ekainaren 28an, ostiralean, 9:30etatik 13:30etara bitartean izango da zabalik, eta hilaren 29an, larunbatean, San Pedro egunez, itxita izango da egun osoan. Uztailaren 1etik aurrera, berriz, honakoa izango da ordutegia: Helduen liburutegia astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 izango da goizez zabalik. Astearte eta ostegun arratsetan ere ireki egingo da 18:00etatik 20:00etara bitartean. Haurren liburutegia, berriz, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik. Eta helduen liburutegia bezala astearte eta ostegun arratsetan 18:00etatik 20:00etara ere zabalduko da.