Liburutegirako administrari lanpostua betetzeko hautaketa prozesuko puntuazio totalak argitaratu dira

2019/07/08

Lanbideren bidez egin da kontratatzeko prozesua. Epe barruan aurkeztu diren erreklamazioak aztertu eta erantzun ondoren, merituen behin betiko kalifikazioak eta hautaketa prozesuko puntuazio totalak argitaratu dira.

Puntuazioetan berdinketa sortu den kasuetan, lan-poltsaren hurrenkera zehazteko, oinarriek araututako irizpideak jarraitu dira.

Iragarkian ikus daitezke kalifikazioak:

Hautaketa prozesuko puntuazio totalak

Lanpostu honen helburua ikasturte osoan zehar udal liburutegiaren ordutegia zabaltzea da. Herritarrek egindako eskaerei jarraiki, urte osoan zehar (uztaila eta abuztuan izan ezik) liburutegiak ordutegi jarraia (9.30-20.00) izango du lanpostu honi esker.

Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia eskuragarri hemen