Literatura tailerrean izena emateko azken egunak

2012/01/17

Yolanda Arrietak zuzenduko duen literatura tailerrean izena emateko azken egunak iritsi dira, dagoeneko. Urtarrilaren 20a arte izango da horretarako aukera Udaleko Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (109 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatuta dago, baina oraindik ere gelditzen dira bakan batzuk libre. Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira.

Tailerraren inguruko informazioa kontsultatzeko klikatu hemen.