Literatura tailerrean izena emateko epea ireki da

2011/01/10

Gaurtik urtarrilaren 21a bitartean eman ahalko da izena Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuetan. Irakasle lanetan Harkaitz Cano ariko da.

 

Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Otsailaren 5ean hasi eta 26an bukatuko da. Foronda kultur etxeko ganbaran izango dira saioak, larunbatetan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Harkaitz Cano idazle ezaguna arituko da irakasle.

Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira eta izena urtarrilaren 21a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (109 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).