Lan bila dabiltzan pertsonentzat ikastaro berriak

2018/07/03

Sei ikastaro berri eskainiko dira uztailetik irailera bitartean.

Udako hilabeteetan etenik ez du izango Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak. Izan ere, uztailetik irailera bitartean 6 ikastaro berri eskainiko dira. 

Kasu honetan, ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

 

-          BIDEO CV: Bideo CV bat nola egin ikasiko duzu

  • Data: uztailak 6 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • Data: abuztuak 31 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

 

-          ENPLEGU ATARIAK: Lana bilatzeko web orrialde batzuk ezagutuko dituzu

  • Data: uztailak 20 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania
  • Data: abuztuak 3 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

 

-          LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu

  • Data: irailak 7 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

 

-          CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.

  • Data: irailak 21 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

 

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

 

Ikastaroetan izena emateko edo informazioa eskuratzeko

Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus