Lorategietatik kendutako loreak, herritarren eskura

2021/10/22

Zumaiako Udalak Eusebio Gurrutxaga plazan utzi ditu lorategietatik kendutako loreak, herritarrek hartu ditzaten.

Urtaro aldaketa dela eta, herriko lorategietako loreak aldatu dituzte astean zehar, negu sasoiko landareak jartzeko. Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarren eskura utzi ditu lorategietatik kendutako landareak. Beheko Plazan daude landareak.