Lorategietatik kendutako loreak, herritarren eskura

2023/10/26

Eusebio Gurrutxaga plazan daude lorategietatik kendutako loreak, herritarrek hartu ditzaten.

Urtaro aldaketa dela-eta, herriko lorategietako loreak aldatzen ari dira, negu sasoiko landareak jartzeko. Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarren eskura utzi ditu lorategietatik kendutako landareak, eta nahi dutenek Eusebio Gurrutxagan dituzte, etxera eramateko.