LTDari buruzko informazio-gunea Zumaian
Bihar, Amaiako plazan kokatuko da furgoneta goiz partean, eta Alai auzategian arratsaldean.
Bihar (martxoak 11, osteguna) Lurreko Telebista Digitalari (LTD) buruzko informazio-gune mugikorra kokatuko dute Zumaian. Helburua, herritarrak emisio analogikoen etetearen inguruan informatu eta teknologia berri honetara nola egokitu azaltzea izango da. Furgoneta Amaiako plazan kokatuko da 9:00etatik 14:00etara bitartean eta Alai auzategian 16:30etik 18:30era.
Zerbitzu honen bidez, zumaiarrek LTDaren inguruan dituzten zalantzak argitu ahalko dituzte eta bere funtzionamendua ezagutu, egingo dituzte erakustaldien bidez.
Udalari helarazitako informazioaren arabera, martxoaren 22an gertatuko da Zumaian itzalaldi analogikoa.



