Lubaki kiroldegia itxita, ekainaren 29ra arte

2026/06/22

Urteroko mantenu lanak egiteko itxi dute kiroldegia. Gaur zortzi zabalduko dute berriz ere, San Pedro egunean, goizez.

Lubaki kiroldegia itxita egongo da egunotan, urteroko mantenu lan teknikoak egiteko. Ekainaren 29an, San Pedro egunetik aurrera zabalduko dute berriz ere. Zumaiarrentzako jai eguna izanik, egun horretan goizeko ordutegia izango du Lubaki kiroldegiak, 07:30etik 13:00etara artekoa.