Lubaki kiroldegiak negurako hainbat ikastaro antolatu ditu
Irailaren 29tik aurrera lehorreko nahiz uretako hainbat jarduera egiteko aukera zabala eskaintzen du Lubaki kiroldegiak. Cycling, pilates, aerobic, mantentze gimnasia, yoga, fibox, zumba, aguagym eta igeriketa ikastaroak eta saioak biltzen ditu eskaintza horrek, besteak beste.
Lehenengo hiruhilekoan izena emateko epea irailaren 8an zabalduko da. Eta ikastaroa irailaren 29an hasi eta abenduaren 19an bukatuko dira.
Ikastaroen egutegia eta prezioak hemen.
Ate irekiak
Ikastaroen nondik norakoak eta informazio gehiagorako irailaren 15etik 19ra bitartean jardueren ate irekiak egingo dira kiroldegian.
Animatu zaitez!



