Lucia Lacarra ikustera joateko hirugarren autobus bat jarriko du Udaleko Kultur Sailak

2010/05/07

Bilboko Euskalduna jauregian eskainiko du dantzari zumaiarrak emanaldia eta deialdiak izan duen arrakasta ikusita erabaki du Kultura sailak hirugarren autobus bat antolatzea.

 

Ohi bezala, Zumaiako Foronda Kultur Etxeak antolaturiko Lucia Lacarra dantzari zumaiarra ikustera joateko deialdiak izugarrizko arrakasta eduki du.  Hori horrela izanik, eta kontutan hartuta, hainbat jende sarrerarik gabe gelditu dela, beste aukera bat eskaini nahi izan zaie ikustera joan nahi duten orori: 3.go autobus bat jarri du Zumaiako Udalak. Kasu honetan, norberak bere kabuz erosi beharko ditu sarrerak:  internetez www.euskalduna.net orriaren bidez edo BBK Kutxaren bitartez egin daiteke. Ondoren, Foronda Kultur Etxean eman behar dira norbere datuak. Izena emateko azken eguna  Maiatzak 21ean izango da.

Informazio gehiago lortzeko jarri kontaktuan Foronda Kultur Etxearekin (943 86 10 56).