Lucia Lacarrak Arriagan estreinatuko duen emanaldirako autobusa jarriko du Udalak

2026/02/20

Martxoaren 27an estreinatuko du Komentua Kultur Topagunean sortutako 'A. I. (Amalur Indarra)' ikuskizuna, Bilboko Arriagan. Udalak joan-etorria erraztuko die herritarrei martxoaren 29ko emanaldirako, eta gainera, zumaiarrek %20ko deskontua eskuratu ahal izango dute sarreretan.

Komentua Kultur Topagunean sortutako A. I. (Amalur Indarra) ballet ikuskizuna martxoaren azken asteburuan estreinatuko du Lucia Lacarrak. Emanaldiak Bilboko Arriaga antzokian izango da, eta zumaiarrei joan-etorria errazteko, autobus zerbitzua jarriko du Udalak 29ko emanaldirako. Lacarrak, gainera, keinu bat eskaini nahi izan die herrikideei, eta zumaiarrek % 20ko deskontua eskuratu ahal izango dute sarreretan. 

Emanaldia 19:00etan izango da, eta 16:30etan aterako da autobusa Zumaiatik. Sarrerak erosteko modua ezagutzeko eta autobusean izena emateko, Alondegia Kultur Etxearekin jarri beharko da harremanetan: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era bertaratu daiteke, 943-86 10 56 telefono zenbakira deitu, edo mezu bat bidali alondegia@zumaia.eus helbidera.