Ludoteka itxita izango da urtarrilaren 10a arte
Datorren asterako bi ibilaldi dituzte antolatuta.
Gabonetako oporrak direla-eta, Ludoteka itxita izango da urtarrilaren 10a arte. Nahiz eta Ludoteka itxita egon, datorren asterako bi ekintza antolatuta dituzte; bi egun pasa hain zuzen. Alde batetik, astelehenean, hilak 27, Txuri Urdinera joango dira, eta 54 lagunek eman dute izena irteera horretarako. Bestetik, asteazkenean, hilak 29, Barakaldora joango dira, PIN-era. Irteera horretarako 18 lagunek eman dute izena.



