Ludotekak hasiera emango dio ikasturte berriari
Urriaren 2an, irekiko ditu ateak Zumaiako Ludotekak. Lehen aste hori, Ludoteka ezagutzeko izango dira, eta urriaren 7tik aurrera eman ahal izango da bertan izena. Lehengo urtean bezala, ludotekan izen emateko astelehenaz gain, asteartetik ostiralera bi egun aukeratu beharko ditu haur bakoitzan. Izen emate orria bete eta urteko kuota ordaintzearekin nahikoa izango da. Informazio guztia urriaren 1ean ludotekan egingo den guraso bileran azalduko da. Bi bilera egingo dira, 19:00etan euskaraz, eta 19:30etan gazteleraz.



