Ludotekaren 20. urteurrena ospatzeko ekintzak

2013/06/06

Aurtengo ikasturtean 20. urteurrena ospatzen du Ludotekak. Hori dela eta, ekainean hainbat ekintza antolatu dituzte. Hala, gaurtik aurrera turismo bulegoan salgai dira ekainaren 22an egingo den festa eguneko bazkairako txartelak. Bazkarirako txartelen prezioa honakoa da: Bazkaria + kamiseta: helduak 13 €, eta haurrak 9 €. Kamisetak soilik ere eros daitezke 3 euroren truke. Festa egun horretaz gain, beste hainbat ekintza ere izango dira. Hala, datorren ostegunean, hilak 13, ludotekaren historia biltzen duen erakusketa irekiko da Alondegian.