Ludotekako ikasturte berriaren harira guraso bilera egingo da bihar ludotekan bertan

2018/09/26

Lehen saioa euskaraz egingo da, arratsaldeko 19:00etan eta bigarrena aldiz, gazteleraz, 19:30ean.

Zumaiako Ludoteka prest da ikasturte berriari hasiera emateko eta bide horretan, ludotekako funtzionamendua eta izen-emate prozesua nolakoa izango den azaltzeko bilera egingo da gurasoekin, hilaren 27an, ludotekan bertan.

Bi saio eskainiko dira, 19:00etan lehena, euskaraz eta 19:30ean, bigarrena, gazteleraz.