Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo da ostegunean

2019/09/24

Ludotekak guraso eta tutoreen bilerarekin hasiko du kurtso berria. Hitzordua ostegunean (hilaren 26an) izango da, 18:30ean euskaraz eta 19:00etan gazteleraz, Ludotekan bertan.

Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzua da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.

Haurrentzat ekintza gidatuak egunero, jostailuen mailegua eta ekintza bereziak (festak, irteerak...) barnebiltzen ditu zerbitzuak. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 17:30era egoten da irekita.

Horretaz gain, 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat LudoKeta programa eskaintzen du, hilabetean bi ostiraletan 19:30etik 20:30era. Gainera, guraso eta tutoreentzat informazio zerbitzua eskaintzen du, baita familientzako ekintzak zein jostailu erakusketa ere.

Izen ematea

Izen emateko hainbat dokumentu entregatu behar dira:

  • Izena emateko orria beteta

  • Ordainagiria

  • Familia ugarien edo/eta DBE-GLL agiria

  • 2 argazki (haur berriak direnenen kasuan)

Kuotei dagokionez, Ludoteka zerbitzuak 49,63 euro balio du (familia ugarien kasuan 33,61 euro). LudoKetaren erabiltzaile diren 10-12 urte bitarteko gaztetxoen kasuan, 12,41 euro balio du kuotak. DBE-GLL onuradunak ordainketatik salbuetsita daude. Bestalde, Ludotekako kuota ordaintzen duten LH4-6 bitarteko haurrek ez dute LudoKetakoa ordaindu beharko.

Ordainketa honako kontuan egin beharko da: KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620

Izen ematea ez da behin betikoa izango beharrezko dokumentu guztiak entregatu bitartean. Bestalde, ikasturte hasieran haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, egun aukeraketarako zozketa egiten da.

Informazio orria