Ludotekako zenbait plaza betetzeko deialdia

2009/06/05

Argitaratuta daude Ludotekako Haur Teknikari Laguntzaile plaza bat eta bi Hezitzaile plaza betetzeko oposizio-lehiaketako oinarriak

 


Zumaiako Udalak Ludotekarako zenbait plaza betetzeko deialdia egin berri du. Argitaratuta daude Ludotekarako Haur Teknikari Laguntzaile plaza bat eta bi Hezitzaile plaza behin behingo izaeraz betetzeko oposizio-lehiaketa arautuko dituzten oinarriak. Hemen kontsultatu daitezke. 

 

Ekainaren 25a azken eguna

Oposizio-lehiaketan izena emateko azkeneko eguna ekainaren 25a izango da. Bihar, ekainak 6, irekiko da izen-emate epea. Hautaketa-probetan parte hartzeko eskaerak, Zumaiako Udalean eskuratu ahal izango den eredu ofizial eta normalizatuari egokituko zaizkio. Eskabide eredu ofiziala hemen dago eskuragarri.