Ludotekakoek gurasoek Inauterietako kalejiran egindako lana eskertu nahi du
Ostiralean, Musika Eskolakoekin egindako kalejiraren balorazio positiboa egiten du Ludotekak.
Aurreko asteko ostiralean, Inauteri festak tarteko, Zumaiako Ludotekak eta Musika Eskolak elkarlanean kalejira egin zuten. Lehen aldia izan zen horrelako zerbait egiten zela, eta Ludotekakoek "balorazio positiboa" ekiten dute ekintza horren inguruan. Eta hemendik aurrera ere horrelako ekintzak bultzatzen segituko dute.
Horretaz gain, Ludotekak eskerrak eman nahi dizkie kalejira egiteko laguntza eman zieten guraso guztiei.



