Jostailu erakusketa egingo dute Ludotekakoek
Datorren larunbatean 16:00etatik 19:00ak arte izango dira jostailuak ikusgai
Gabonak gerturatzen ari direla-eta, haur zein gurasoek jostailuak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako Ludotekan larunbatean, 16:00etatik 19:00ak bitartean. Ludotekan dauden jostailuak ikusgai izango dira, eta haurrek eta gurasoek nola erabiltzen diren ikusi eta probatzeko aukera izango dute. Beraz, haur nahiz helduei zuzenduriko erakusketa izango da. Ikusgai izango diren jostailuak, berriz, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jostailuak izango dira.



