Ludotekaren ibilbidean sortutako materialarekin erakusketa egiteko herritarren laguntza eske

2013/02/08

Aurtengo ikasturtean 20 urte betetzen dira Ludoteka ireki zenetik. Urteurren hori aitzakia hartuta, ikasturtearen amaieran erakusketa bat antolatuko da, 20 urtean ludoteka zer izan den jasoko duena. Horretarako, ordea, herritarrek etxean dituzten mota ezberdinetako materiala bildu nahi da: argazkiak, artikuloak, eskulanak… gustora jasoko dira. Beraz, zuk ere Ludotekako ekintzetan parte hartu eta oroitzapenez gain etxean zerbait gordeta baduzu, ekarri duzun hori Ludotekara 17:00etatik 19:30etara. Goizetan, berriz, Alondegian utz ditzakezu 9:00etatik 14:00etara. Erakusketa egin ondoren, itzuliko zaizu.