Ludotekaren inguruko guraso bilera
Urriaren 1ean emango dio hasiera ikasturteari Zumaiako Ludotekak. Aldez aurretik, ordea, bihar, irailak 30, guraso bilera egingo da. Bileran, izen emate orriak banatzeaz gain, ludotekaren funtzionamenduaren inguruko informazioa jaso eta dituzten dudak argitzeko aukera izango dute gurasoek. Horretan gain, Ludoteka bera eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera ere izango dute. Euskarazko bilera 19:00etan izango da, eta gaztelerazkoa 19:30ean.



