Ludotekatik Idiazabalera familia irteera egingo dute
Azaroaren 2an izango da irteera, eta bertan parte hartu nahi dutenek aste honetan (20tik 24ra bitartean) eman beharko dute izena.
Ludotekatik, ikasturteko lehen familia irteera antolatu dute. Oraingo honetan, Idiazabalera joango dira familiak, azaroaren 2an. Bertan, gaztaren interpretazio zentrira bisita egingo dute. Ondoren bazkaltzeko tartea izango da, eta bukatzeko familia arteko jolasak egingo dituzte.
Irteeran parte hartu nahi duten familiek, aste honetan urriaren 20tik 24ra bitartean eman beharko dute izena ludotekan bertan (16:00etatik 19:30etara bitartean). Plaza mugatuak dira.
Irteeraren prezioa heldu bakoitzeko 20 eurokoa da, eta 15 eurokoa haurrena.



