Ludotekatik Igeldora irteera egingo dute
Irteera apirilaren 26an izango da, baina izen emateko epea ostiralean bukatuko da.
Zumaiak ludotekak Igeldoko jolas parkera irteera antolatu du apirilaren 26rako. Irteera horretan parte hartzeko, ordea, aste honetan eman behar da izena Ludotekan bertan. Ostiralean, apirilaren 15ean, izango da izena emateko azken eguna.
Apirilaren 26an, goizeko 9:30etan izango da irteera, Ludotekatik, eta 17:30ak aldera bueltatuko dira. Irteera horretan parte hartu nahi dutenek 8 euro ordaindu beharko dute.



