Ludotekatik Txokolatearen museora ibilaldia egingo dute martxoaren 7an
Familia irteera izango da eta Tolosako Gorrotxategi museoa bisitatzeaz gain, Txotxongiloen museora ere joango dira.
Zumaiako Ludotekan garatzen ari diren proiektu berriaren baitan, beste ibilaldi bat antolatu berri dute. Martxoaren 7an Tolosako Gorrotxategi Txokolatearen museora ibilaldia egingo dute. Familia irteera izango da eta egun-pasa egingo dute elkarrekin haur, guraso eta begiraleek. Txokolate fabrika bisitatzeaz gain, Txotxongiloen museora ere joango dira arratsalde partean eta Tolosan bertan bazkalduko dute eguerdian.
Plazak dagoeneko beteta
Plazak mugatuak dira eta dagoeneko beteta daude. Haur eta gurasoen artean, 52 pertsonek eman dute izena, eta horiez gain, Ludotekako hiru begiraleek ere parte hartuko dute ibilaldian.



