Ludotekatik Txuri Urdinera eta PINera irteerak antolatu dituzte
Irteerak abenduaren 27an eta 29an izango dira, hurrenez hurren; bi irteeretako izen emateko epea ostiralean, abenduak 17, bukatuko da.
Ludotekak bi egun pasa antolatu ditu abenduaren 27 eta 29rako. Hilaren 27an, Txuri Urdinera joango dira egun pasa, eta 29an, berriz, PINen izango dira. Irteera horietarako izena Ludotekan bertan eman behar da ostiralerako (abenduak 17). Irteera bakoitzean izena ematea 8 euro kostatzen da, eta irteeretarako plaza mugatuak daude.
Txuri Urdinerako irteera 9:30etan Tren geltokian hasiko da. Handik abiatuko dira, eta bueltan ere bertara iritsiko dira 17:30ean. Irteeran parte hartuko dutenek bazkaria eta izotzetan ibiltzeko arropa egokia eraman beharko dute. Irteera honetan edonork har dezake parte, baina plaza mugatuak ditu. Beraz, irteera honetan parte hartu nahi duenak, lehenbailehen eman behar du izena Ludotekan.
PIN-erako irteera ere egun pasa izango da. Pin-era, 9:00etan abiatuko dira Ludoteka aurretik, eta bueltan 18:00ak aldera izango dira leku berean. Irteera honetara doazenek ere bazkaria eraman behar dute. Irteera hau, LHko 4-5 eta 6 mailakoentzat bakarrik da. Irteera honetan ere plza mugatuak daude.



