LUIS DANIEL IZPIZUA BIDASORO idazle zumaiarrak utzi gaitu

2016/07/26

Udalak bere esker ona eta doluminak helarazi dizkio senide eta lagunei.

Igandean utzi gintuen Luis Daniel Izpizua zumaiarrak eta zoritxarreko gertakari honen aurrean, Zumaiako Udalak, bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi izan dizkio honen senide, lagun eta gertuko guztiei.

Luis Daniel, EAJ-PNVko zinegotzia izan zen urtebetez, demokraziaren lehen gobernuan. Horregatik, 1979tik 1980ra bitarte Zumaia eta zumaiarren alde egindako lana ere eskertu nahi izan dio Udalak gaurkoan.