Lurraldebus txartela ateratzeko aukera izango da turismo bulegoan, asteartetik aurrera
Orain artean ezin izan da Lurraldebus txartela Zumaian atera. Datorren asteartetik aurrera, turismo bulegoan izango da aukera hori, baina txartelarekin egin beharko dira ordainketa guztiak.
Datorren asteartetik (hilak 15) aurrera Lurraldebus txartela ateratzeko aukera izango da Zumaian. Orain artean ez da aukera hori izan herrian, eta datorren astetik aurrera, turismo bulegoan izango da txartelak tramitatzeko eta txartelak kargatzeko aukera. Egiten diren eragiketa guztiak txartelarekin ordaindu beharko dira.
Txartelaren inguruko informazio gehiago hemen.
Informazio gehiago turismo bulegoan edo Lurraldebusen eska daiteke.



