Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko bihartik apirilaren 22ra arte
Zumaia eta Donostia arteko autobus zerbitzuak Patxita Etxezarretako geltokian bakarrik egingo du geldialdia apirilaren 22ra bitarte, santelmoak direla eta Moilan ezarriko duten karpa tarteko.
Apirilaren 1etik 22ra arte (biak barne), Lurraldebuseko autobusek ez dute herrigunean geldialdirik egingo, santelmoetan Moilan txosnagunea jarriko delako. Patxita Etxezarretan bakarrik egingo dute geldiunea, beraz, Zumaia eta Donostia arteko autobus lineak.



