Luz Ardiden eski estaziora joango dira Gaztegunetik martxoaren 13an
Plazak mugatuta daude eta astelehenean bukatuko da izena emateko epea.
Zumaiako Gazteguneak antolatuta, Luz Ardiden eski estaziora joango dira herriko hainbat gazte martxoaren 13an. Begiraleek azaldu dutenez, plazak mugatuak dira eta autobusez egingo dute bidaia. Larunbatean goizeko bostetan aterako dira Zumaiatik eta larunbatean bertan izango dira berriro Zumaian bueltan. Iluntzeko hamarrak aldera iritsiko dira.
Plazak mugatuta daude eta oraindik zabalik dago izena emateko epea. Martxoaren 1a izango da apuntatzeko azkeneko eguna eta Gaztegunera jo beharko da horretarako.



